Itxi

Baskonia

Baskonia

Maciej Lampe Euroligako abenduko Jokalari Onena izendatu dute

Erredakzioa

Jokalariak Olinpiacos taldearen aurka bigarren fasean izandako lehen partidan jokatu zuen bere norgehiagokarik onena, 25 puntu lortuz eta partida gasteiztarren alde jarriz une erabakigarrietan.

  • Lampe. Argazkia: EFE

    Lampe. Argazkia: EFE

Maciej Lampe Caja Laboral taldeko pibot poloniarra Euroligako abenduko jokalari onena izendatu dute. Lampek partidako 23 minutu jokatu ditu batez beste abenduan, 17 puntuko batez bestekoa lortuz.

Baskoniako jokalariak Olinpiacos taldearen aurka bigarren fasean izandako lehen partidan jokatu zuen bere norgehiagokarik onena, 25 puntu lortuz eta partida gasteiztarren alde jarriz une erabakigarrietan.

Gainera, Caja Laboralek orduan bizi zuen egoera zaila ere hartu du kontuan Lampe abenduko jokalari onena izendatzeko, kanporatua izateko porrot batera besterik ez zegoelako. Zan Tabaken etorrerak talde gasteiztarraren bidea zuzendu du.