Baskonia
84-77
Caja Laboralek garaipena lortuta agurtu du 2012. urtea
Erredakzioa
Baskoniak 84-77 irabazi dio Mad-Croc Fuenlabradari Fernando Buesa Arenan. Azkeneraino borrokatu behar izan du etxeko takdeak partida irabazi ahal izateko.
Caja Laboral Baskoniak garaipenarekin esan dio agur 2012. urterai. Talde arabarrak, 84-77ko emaitzarekin irabazi dio Mad-Croc Fuenlabradari Fernando Buesa Arenan.
Partida hasieran parekotasuna izan da nagusi, baina 0-8ko partzial bat sartuta, Fuenlabrada aurretik jarri da markagailuan (10-15). Baskoniak, ordea, garaiz erantzun zuen. Tabakek zuzentzen taldeak partida berdintzea lortu du (21-21), eta azken minutuan, bost puntuko abantila eskuratu du. Honndarreko segundoetan Fuenlabradak aldeak murritzu ditu, eta etxeko taldearen aldeko 26-24ko emaitzarekin bukatu dira lehen hamar minutuak.
Bigarren laurdenean partidako gidoia ez da aldatu. Hasieran Fuenlabrada izan da nagusi, eta Madrileko taldeak sei puntuko abantaila lortu du (28-34). Ondoren, Caja Laboralen erantzuna etorri da, partida berriro orekatzeko. Baskonia 41-40 irabazten ibili denean, epaileak teknika adierazi dio Fuenlabradaren aulkiari. Buesa Arenako zaleek ere txistu egin zioten epailearen erabakiari, nahiz eta etxeko taldeari mesede egin dion erabaki horrek. Saskiratze baten jaso ondoren, Fuenlabradako bigarren entrtenatzailea zutitu eta, bere jokalariei aginduak ematen hasi da. Epaileak ez du horrela ulertu, eta falta teknikoa adierazi dio. Ondorioz, partida Caja Laboralen aldeko sei puntuko abantailarekin iritsi da atsedenaldira (47-41).
Atsedenalditik ituzlita Caja Laboral Baskionia izan da nagusi. Hirugarren laurdeneko lehen minutuetan, sei puntuko abantaila lortu du etxeko taldeak (51-45), baina Fuenlabradak azkar eranztun du 0-8ko partzialarekin, eta aurretik jarri da (51-53). Laurdenaren amaieran eskaini du bere joko onena Caja Laboralek, eta horren ondorioz, sei puntuko aldearekin bukatu du hirugarren laurdena (65-59).
Azken laurdenean erabaki da partida. Caja Laboralek laurden guztian zehar agindu du markagailuan, baina alde garrantzitsua lortzen izan duen bakoitzean Fuenlabradak aldeak murriztuz erantzuten izan du. Azken minutuetan, ordea, gehiago asmatu du Caja Laboralek, eta garaipenak ez dio ihes egin Arabako taldeari (84-77).
Fitxa teknikoa:
84 Caja Laboral (26+21+18+19): Heurtel (8), Oleson (12), Nocioni (12), M. Bjelica (2), Lampe (8)-hasierako bostekoa-, Cook (5), San Emeterio (20), N. Bjelica (11), Pleiss (4), Cabezas (2).
77 Mad-Croc Fuenlabrada (24+17+18+18): Valters (2), Vega (3), Feldeine (16), Mainoldi (25), Sené (24)-hasierako bostekoa-, Garcia (3), Colom, Cortaberría (3), Laso (1).
Epaileak: Perea, Castillo, Rial.