Baskonia
82-74, Buesa Arenan
Caja Laboralek garaipen garrantzitsuarekin hasi du Top 16a
Erredakzioa
Gasteizko taldeak 82-74 gainditu du Olinpiakos Europako txapelduna, atsedenaldiaren ostean susperraldia izan ondoren.
Caja Laboralek Olinpiakos 82-74 gainditu du Euroligako Top 16ko aurreneko jardunaldian. Zan Tabaken mutilek Europako txapeldunaren aurkako neurketa irabazi dute, atsedenaldiaren ostean susperraldia izan ondoren. Maciek Lampe poloniarrak lan bikaina egin du taula azpian, eta 25 puntu eskuratu ditu.
Arabako taldeak partida erasoan bikain hasi du, Lampek lortutako puntu garrantzitsuekin, eta Baskonia markagailuan 13-4 goitik jarri da. Hala ere, Greziako taldeak behetik gora egin du, eta Printezisek markagailua irauli du (17-18). Azkeneko laurdenaren bukaeran, Olinpiakos, 19-24, goitik jarri da.
Bigarren laurdenean Greziako taldeak puntu errazak lortzen jarraitu du, baina Zan Tabaken mutilek ere erasoan gehiago asmatu dute. Spanoulisek 10 puntu goitik jarri du Olinpiakos (30-40), baina Caja Laboralek, Brad Olesonek gidatuta, 40-44koa jarri du atsedenaldia heldu aurretik.
Hirugarren laurdeneko aurreneko minutuetan Maciej Lampek erakustaldia eman du erasoan, eta Baskoniak markagailua iraultzea lortu du (47-46). Poloniako pibotak eta Olesonek ederki gidatu dute Arabako taldea erasoan, baina Olinpiakosek partidan sartuta jarraitu du (54-53). Hala ere, Tabaken gizonek intentsitate hanidrekin jokatu dute, eta 12 puntuko aldea eskuratu dute (67-55).
Baskoniak defentsan eta erasoan lan gogorra egiten jarraitu du azkeneko laurdenean, eta markagailuko aldea mantendu dute (74-64). Gasteizko taldeak ondo kontrolatu du norgehiagoka azkeneko minutuetan, eta emaitza 82-74koa izan da, Buesa Arenan.
Fitxa teknikoa:
Caja Laboral: Heurtel (13), Oleson (15), Nocioni (11), M.Bjelica (-) eta Lampe (25) --hasierako bostekoa-, Cook (-), San Emeterio (6), Causeur (2), Pleiss (5) eta N.Bjelica (5).
Olinpiakos: Spanoulis (18), Powell (-), Papanikolaou (10), Mantzaris (-) eta Printezis (10)--hasierako bostekoa-- Law (5), Hines (6), Gecevicius (5), Perperoglou (7), Antic (13) eta Mavroeidis (-).