Itxi

Baskonia

81-62, Buesa Arenan

Baskoniak garaipen erosoa lortu du CB Canariasen aurka

Erredakzioa

Arabako taldeak sailkapeneko bigarren postua mantentzen du Kanarietako taldea (81-62), arazorik gabe, gainditu ondoren.

1:12
Baskonia-CB Canarias.

Baskoniak 81-62 irabazi du CB Canariasen aurka, eta Zan Tabaken mutilek Endesa Ligako bigarren postuan jarraitzen dute. Gasteizko taldeak partida, erraz, kontrolatu du, eta Kanarietako taldeak ezin izan du ezustekorik eman Buesa Arenan.

Caja Laboral jaun eta jabe izan da partidako aurreneko zatian, eta Kanarietako taldea defentsan ezinean aritu da. Zan Tabaken mutilek erasoan eroso jokatu dute eta Maciej Lmape poloniarrak puntu garrantzitsuak eskuratu ditu (13-8). Lehenengo laurdena, 25-14koarekin bukatu da Buesa Arenan.

San Emeteriok edekri gidatu du Baskoniaren erasoan bigarren laurdenean, eta Gasteizko taldeak markagailuko aldea handitu du (32-19). Tabaken taldea kantxan oso eroso egon da, eta Omar Cookek debuta egiteko abagunea izan du. Hala ere, Levi Rostek eta Richottik partidan bizirik jarraitzeko puntu garrantzitsuak eskuratu dituzte (47-36).

Atsedenaldiaren ondoren bi taldeek defentsak gogortu egin dituzte, eta erasoan akats gehiegi egin dituzte. Hala ere, Caja Laboralek markagailuko aldea ederki mantendu du, eta Tabaken mutilek CB Canariasen presio ondo eutsi dute (56-46).

Azkenengo laurdenean Arabako taldeak partida azkar erabakita utzi du. Kanarietako taldeak erasoan ezusteko bilatu du, eta defentsan akatsak egin dite, eta Baskoniak puntu errazak lortu dite. Baskoniako jokalariek ia saskiraketa gehienak gauzatu dituzte, eta emaitza 81-62koa izan da Buesa Arenan.

Fitxa teknikoa:

81. Caja Laboral (22+25+9+25): Heurtel, Oleson (11), Nocioni (9), M. Bjelica (10), Lampe (18)-hasierako bostekoa-, Cabezas (2), Causeur (4), San Emeterio (13), N. Bjelica (7), Pleiss (5) eta Cook (2).

62. CB Canarias (14+22+10+16): Uriz (6), Blanco (3), Rost (11), Donaldson (5), Sekulic (5)-hasierako bostekoa-, Guillen (7), Richotti (17), Lampropoulos (6), Bivia (2) eta Heras.