Itxi

Baskonia

Endesa Liga

Caja Laboralen hobekuntzak jarraitu du Valladoliden

Erredakzioa

Baskoniak bere bertsiorik onena azaldu du Blancos de Rueda mendean hartzeko. Valladolideko taldeak ez du erasoan eraginkortasunik izan eta arabarrek ederki aprobetxatu dute.

0:23
Maciej Lampe. EFE

Zan Tabakekin Caja Laboralek hobetzen jarraitzen du eta bere bertsiorik onena azaldu du Blancos de Rueda mendean hartzeko. Valladolideko taldeak ez du erasoan eraginkortasunik izan eta arabarrek ederki aprobetxatu dute (71-93).

Caja Laboral antolatuago kantxaratu da eta kanpoko jaurtiketetan asmatu egin du. Horrela, gasteiztarrek konfiantza hartu dute eta bederatzigarren minuturako zortzi puntuko aldea lortu dute (14-22).

Baskonia jokoan nagusi izan da. Lampe oso eraginkor azaldu da, eta lehen laurdena hamar puntuko abantailarekin amaitu dute arabarrek (16-26). Blancos de Rueda ez da fin aritu eta defentsan oso ahul azaldu da.

Bigarren zatiak bide beretik jarraitu du. Caja Laboralek jokoa oso erraz kontrolatu du, besteak beste, Causeur edo Lamperi esker. Hala ere, Blancos de Ruedak ez du etsi.

Blancos de Rueda ez da bisitarien eraginkortasuna geldiarazteko gai izan. Pleiss eta Nocioni jaurtiketetan ikaragarri asmatu dute.

Caja Laboral 25 puntuko abantaila izatera heldu da (65-90), eta neurketa erabakita utzi du. Valladoliden hanka-sartzeak ondo aprobetxatu dituzte gasteiztarrek.

Fitxa teknikoa:

Blancos de Rueda (16+21+19+15): Renfroe (11), Grimau (6), O'Leary (7), Martín (15), Hunter (13) -hasierako bostekoa-, Tripkovic (7), Cizauskas (2), Mohammed (-), Sinanovic (8), Izquierdo (2) eta Edu Ruiz (-).

Caja Laboral (26+20+25+22): Heurtel (6), Oleson (8), Noción (15), Lampe (19), Milko Bjelica (2) -hasierako bostekoa-, Nemanja Bjelica (3), Causeur (14), Cabezas (10), San Emeterio (7) eta Pleiss (9).