Itxi

Baskonia

Euroliga

Olinpiacos hartuko du Baskoniak Top 16ko lehen partidan

Erredakzioa

Aurten aldaketak daude Top 16an: zortzi taldez osatutako bi multzo daude, eta ligaxka bat jokatuko dute, bi partidetara.

  • Caja Laboral-Bilbao Basket. Argazkia: EFE

    Caja Laboral-Bilbao Basket. Argazkia: EFE

Caja Laboralek Olinpiacosen aurka emango dio hasiera aurtengo Euroligako Top 16ari, abenduaren 27an edo 28an. Aldaketak daude aurten Top 16an: zortzi taldez osatutako bi multzo daude, eta ligaxka bat jokatuko dute, bi partidetara.

Olinpiacos etxean hartu eta gero, Maccabi Tel Avivekin neurtuko dituzte indarrak Zan Tabaken gizonek, ondoren Besiktasekin eta gero Fenerbahce izango dute aurkari.

Lau partida horiek jokatu eta gero, jarraian bi neurketa jokatuko ditu Baskoniak Buesa Arenan, Bartzelona Regal eta Khimki talderen aurka. Lehen itzuliko azken partidan Montepaschi Siena izango dute aurkari.