Baskonia
Aldaketa aulkian
Tabak heldu denetik sei partidatik bost irabazi ditu Baskoniak
Erredakzioa
Bost garaipen horietatik, bi Euroligan lortu dituzte, Armani Milanen eta Anadolu Efesen aurrean, eta beste hirurak Endesa Ligan, Unicaja, Lagun Aro eta UCAM Murtziaren aurrean.
-
Zan Tabak entrenamendu batean. EFE
Bost garaipen horietatik, bi Euroligan lortu dituzte, Armani Milanen eta Anadolu Efesen aurrean, eta beste hirurak Endesa Ligan, Unicaja, Lagun Aro eta UCAM Murtziaren aurka.
Euroligako Top 16ra sailkatzeko aukerak mantentzeko balio izan dio bolada onak Baskoniari, iragan igandean Cedevita Zagrebi irabazi eta gero. Era berean, Endesa Ligan bigarren postuan dira arabarrak, beste hiru talderekin berdinduta.
Porrot bakarra Tabaken lehen neurketan jaso zuen Baskoniak, Zalgiris Kaunasen (82-45) kantxan. Norgehiagoka horretan behea jo zuen Gasteizko taldeak.
Errebotea eta Heurtel
Kroaziako entrenatzaileak zenbait esparrutan taldearen lana hobetu du. Horrela, errebotean hobekuntza nabarmena izan dute arabarrek. Zalgirisen aurkako partida kenduta, gainerako neurketetan gasteiztarrek aurkariek baino errebote gehiago harrapatu dituzte.
Gainera, zenbait jokalarik aurrerapausoa eman dute eta maila hobeagoa ematen ari dira orain. Thomas Heurtel horren adibide argia da; izan ere, entrenatzaile berriarekin partida ikaragarriak jokatu ditu antolatzaile frantziarrak.