Baskonia
87-83
Caja Laboralek garaipen landua lortu du UCAM Murtziaren aurka
Erredakzioa
Baskoniak 87-83 irabazi dio talde murtziarrari Buesa Arenan, eta Tabekek zuzentzen duen taldea Endesa Ligako sailkapeneko bigarren postuan kokatu da.
-
Caja Laboral-UCAM Murtzia partidako une bat. Argazkia: EFE
Caja Laboral Baskoniak 87-83 irabazi dio UCAM Murtziari Buesa Arenan, eta Endesa Ligako bigarren postuan dago talde arabarra. Talde bisitariak gogotik lan egin arazi dio Baskoniari.
Amaierarako minutu eta hogeita hamar segundo falta zirenean, 81-77 irabazten ari zen Caja Laboral, baina UCAM Murtziak partida alda zezaketen bi erasoko jokaldi galdu alferrik galdu zituzten. Regalndek marra zaladu zuen, eta Bernik gaizki eman zion pasea Antelori.
Caseur izan da Baskoniako jokalari onena, 18 puntu lortuta. Antelok eta Berni Rodriguezek zailtasunetan jarri dute Caja Laboralen defentsa.
Fitxa teknikoa:
87 - Caja Laboral (18+30+15+24): Heurtel (8), Oleson (7), Nocioni (11), M. Bjelica (4), Lampe (11)-hasierako bostekoa-, San Emeterio (4), Pleiss (6), N. Bjelica (12), Causeur (18), Rochestie (6).
83 UCAM Murtzia (24+18+20+21): Ragland (12), Gatens (11), Berni (17), Antelo (17), Tillie (9)-hasierako bostekoa-, Franch (3), Barlow (8), Miso (6).
Epaileak: Garcia Ortiz, Martinez Diez, Munar.