Gipuzkoa Basket
9. jardunaldia
Zulotik atera ezinik (93-78)
Erredakzioa
Sito Alonsoren gizonek merezita jaso dute denboraldiko zortzigarren garaipena, CB Canariasen aurka. Huts egite ugari egin dituzte eta saskiratzerako orduan ez dute asmatu.
Fitxa teknikoa:
93. CB Canarias (17+29+25+22): Uriz (13), Rost (22), Blanco (8), Sekulic (6), Donaldson (10) -hasierako bostekoa-, Richotti (15), Bivia (9), Chagoyen (3) eta Lampropoulos (7).
78. Lagun Aro GBC (13+19+22+24): Salgado (15), Taylor (17), Kuksiks (6), Rubio (3), Doblas (6) -hasierako bostekoa-, Papamakarios (-), Neto (13), Diez (3), Korolev (3) eta Ibekwe (12).
Merezitako porrota jaso du Lagun Aro GBCk CB Canariasen etxean (93-78), Endesa Ligako bederatzigarren jardunaldiko neurketan.
CB Canarias Donostiako taldea baino gehiago izan da lehen zatian, bigarren laurdenean batez ere. Sito Alonsoren gizonek huts egite ugari egin dituzte, eta baloi asko galdu. Gainera, saskiratzerako orduan ez dute asmatu.
Richotti (15) eta Rost (22) izan dira jokalari erabakigarrienak Canariasen. Atsedenaldian, hamalau puntuko aldea zuen etxeko taldeak (46-32). Lagun Aron, Taylorrek merezi du aipamen berezia (17 puntu). Gainontzekoak indarra, erritmo eta intentsitate barik aritu dira.
Lehen laurdenaren hasieran bakarrik egin du GBCk suspertzeko ahalegina. Azkenean, eta bederatzi jardunaldi jokatu direnean, denboraldiko zortzigarren porrota jaso du Lagun Arok. Zulotik atera ezinik jarraitzen dute.