Itxi

Gipuzkoa Basket

Larunbatean 19:00etan

Lagun Arok ezin du gehiago huts egin

Erredakzioa

Sito Alonsoren taldeak Valladolideko Blancos Ruedaren aurka neurtuko ditu indarrak. Orain arte garaipen bakarra eskuratu du GBCk.

  • Sito Alonso, Lagun Aro GBCren entrenatzailea. Argazkia: EFE

    Sito Alonso, Lagun Aro GBCren entrenatzailea. Argazkia: EFE

Lagun Aro GBCk Blancos de Ruedaren aurka neurtuko ditu indarrak larunbat honetan, Valladoliden 19:00etatik aurrera.

Unicajaren aurka egindako partida kaskarraren ostean, hobetzea du helburu GBCk eta hain beharrezkoa duen garaipena eskuratzea. Orain arte garaipen bakarra lortu du Sito Alonsoren taldeak.

Heldu berria den Jermaine Taylorrekin, bolada txarrari amaiera ematea espero du Lagun Arok. Baina horretarako Woods, Korolev edo Doblas bezalako jokalarien hobekuntza behar da.