Itxi

Gipuzkoa Basket

Denboraldia bukatu arte

Lagun Aro GBCk Jermaine Taylor fitxatu du

Erredakzioa

Floridako jokalaria Donostiako taldeko eskolta postua sendotzeko fitxatu dute 2012-2013ko denboraldia amaitu arte.

  • Jermaine Taylor. Argazkia: gipuzkoabasket.com

    Jermaine Taylor. Argazkia: gipuzkoabasket.com

Lagun Aro Gipuzkoa Basketek Jermaine Taylor eskolta estatubatuarra 2012-2013ko denboraldia bukatu arte fitxatu du. Taylorrek 25 urte ditu (1.93 metro eta 95 kilo), eta Endesa Ligan eta Europan aurrenekoz jokatuko du.

Jokalariak 2009ra arte Florida Central unibertsitatean jokatu zuen, eta Washingoten Wizardsek Houston Rockets taldera transferitu zuen Drafteko bigarren itzuliko 32. postuan hautatu ostean.

Ondoren, 2010-2011 denboraldian Sacramento Kings taldean jokatu zuen, eta 7 puntuko batazbestekoa lortu zuen. Lagun Arok, NBA D-Leagueko Rio Grande Valley Vipers taldetik fitxatu du.