Itxi

Gipuzkoa Basket

Eskolta

Lagun Aro GBCk Rihards Kurksiks Letoniako jokalaria fitxatu du

Erredakzioa

1,97 metroko Kurksiks (Riga, 1988) ez da Endesa Ligan hasiberria; izan ere, iragan denboraldian Valentzia Basketekin 17 norgehiagoka jokatu zituen.

  • Rihards Kurksiks Letoniako eskolta. Argazkia: EITB

    Rihards Kurksiks Letoniako eskolta. Argazkia: EITB

Rihards Kurksiks Letoniako eskolta fitxatu du Lagun Aro GBCk, Gipuzkoako taldeak gaur komunikatu batean jakitera eman duenez.

1,97 metroko Kurksiks (Riga, 1988) gaur helduko da Donostiara eta taldearen dinamikan ahalik eta lasterren sartu nahi dute.

Jokalaria ez da Endesa Ligan hasiberria; izan ere, iragan denboraldian Valentzia Basketekin 17 norgehiagoka jokatu zituen.

NCAAko Arizona State taldean hazi zen, baina neurketa onenak EuroCupen jokatu zituen. Letoniako selekzioarekin jokatu du eta udako Europako txapelketan lan ona egin zuen Kurksiksek. Zortzi partida jokatu zituen (27,9 minutu neurketa bakoitzeko) eta hiruko marratik % 43,9tan asmatu zuen, eta % 55,6tan biko jaurtiketetan.