Gipuzkoa Basket
BERRITZEA
Mikel Motosek beste bi denboraldiz jarraituko du Gipuzkoa Basketen
I. G. | EITB MEDIA
Donostiarrak 121 partida ofizial jokatu ditu, eta zazpigarren denboraldia jokatuko du taldean.
-
Mikel Motos. Irudia: Gipuzkoa Basket
Mikel Motos jokalari donostiarrak bi urterako berritu du kontratua eta Gipuzkoa Basketeko jokalaria izaten jarraituko du.
Mikel Motosek 121 partida ofizial jokatu ditu, eta zazpigarren denboraldia jokatuko du taldean, bederatzigarrena 2011-2012an iritsi zenetik Iraurgi eta Gipuzkoa Basketen arteko partidak txandakatuz. Aurreko denboraldian, batez beste, 5 puntu, 3 errebote eta 2 asistentzia lortu zituen 18 minututan.
Horrela, Gipuzkoa Basketek taldea osatzen jarraitzen du Xabi Oroz, Xabi Beraza, Aitor Zubizarreta, Ander Martínez, Mario Delas, Mikel Motos eta Adam Sollazzo jokalariekin.