Gipuzkoa Basket
Endesa Liga
Baronen hirukoak garaipena eman dio Lagun Arori
Erredakzioa
Jokalari estatubatuarrak txirrinaren gainean lortu du saskiraketa erabakigarria (76-75). Gipuzkoa Basketek sendo jarraitzen du playoff postuetan.
-
Lagun Aro-CAI. Argazkia: EFE
Fitxa teknikoa:
76.- Lagun Aro GBC (15+17+19+25): Neto (6), Papamakarios (0), Panko (12), Sergi Vidal (15) eta Doblas (4)-hasierako bostekoa- Salgado (12), Baron (23), Ogide (0), Lorant (0), Betts (4) eta Lasa (0).
75.- CAI Zaragoza (14+18+24+19): Archibald (6), Cabezas (19), Stefansson (6), Hettsheimeir (10) eta Wright (15) -hasierako bostekoa-Fontet (6), Aguilar (8), Van Rossom (3), Topper, Almazan (2).
CAI Zaragozak erasoan asko sakatu du partidako aurreneko minutuetan eta Aragoiko taldeak 0-8ko partziala lortu du Ilunben. Hala ere, apurka Gipuzkoa Basketek erritmoa hartu du eta Andy Pankoren gidaritzapean markagailua iraultzea lortu du (15-14).
Bigarren laurdenean Lagun Arok markagailuko aldea handitu egin du Sergi Vidalek eta Jimmy Baronek lortutako puntuei esker (28-23), baina Carlos Cabezasek lan bikaina egin du eta Zaragozako taldeak partida berdindu egin du atsedenaldia baino lehen (32-32).
Hirugarren laurdenean Pablo Aguilarrek ederki gidatu du CAI erasoan eta markagailuan goitik jarri da Zaragozako taldea (40-46). Bracey Wrightek saskiraketa garrantzitsua lortu ditu gorrientzat eta Lagun Arok defentsan sufritu egin du. Doblasek 51-56koa jarri du hirugarren laurdenaren amaieran.
Sito Alonsoren mutilek erasoan sakatu egin dute azkenengo laurdenean eta Andy Pankok aurretik jarri du Lagun Aro (62-60). Hala ere CAI Zaragozak saskiraketa errazak lortu ditu eta neurketa berdinduta joan da azkenengo minutuetara arte. Baronek hiru jaurtiketa libre lortu ditu azken hamar segundoetan, baina Zaragozako taldeak 75-73koa jarri du. Norgehiagoka Jimmy Baronek erabaki du txirrinaren gainean hiruko zoraggaria lortuta (76-75).