Itxi

Gipuzkoa Basket

Unicajaren aurka

Beste porrot bat, Delteco GBCrentzat (87-69)

Agentziak | Erredakzioa

Donostiarrek ezin izan dute Unicaja mendean hartu eta sailkapeneko azken postuan jarraitzen dute, 22 jardunalditan lau garaipen bakarrik lortuta.

5:27
Unicaja-Delteco GBC

Delteco GBCk 87 eta 69 galdu du Unicaja Malagaren etxean, Endesa Ligako 22. jardunaldian. Donostiarrak atzetik izan dira partida osoan eta garaipena andaluziarrek eraman dute, emaitza aproposa Eurokopan Alba Berlinen aurka jasotako proposa ahazteko.

Lehen laurdenean, andaluziarrak jaun eta jabe izan dira, Mati Rebec Unicajaren jokoa gelditzen saiatu den arren. Adam Waczynskiren hirukoak 23 eta 15ekoa jarri du markagailuan lehen laurdenaren amaieran.

Gipuzkoarrek ez dute amore eman eta hirugarren laurdena amaitzeko minutu baten faltan, sei puntura hurbildu dira (39-36). Hala ere, Unicajak erreakzionatu egin du eta atsedenaldirako bederatzi puntuko aldea izan dute berriro (42-33).

Hirugarren laurdenean, Deltecok partida irabazteko aukerekin jarraitu du, puntu bakar batera ere jarri dira (44-43), Perezen saskiratzeei, Nick Zeisloften hirukoari eta Garrett Nevelsen punteria onari esker.

Saskiratzeak alde batean zein bestean izan dira, baina Delteco beti atzetik izan da. Giorgi Shermadinik 10 puntuko aldea jarri du markagailuan, 50-60, eta emaitza horrekin hasi dute azken laurdena.

Azken minutuetan, andaluziarrek oso eroso jokatu dute, 6,75 metroko marratik saskiratzeak bata bestearen atzetik lortuz. Azkenean, Unicaja nagusi, 87-69.


Fitxa teknikoa

87 - Unicaja (23+19+18+27): Salin (5), Milisavljevic (8) Lessort (9), Wiltjer (5), Broatright (7), -hasierako boskotea- Okouo (0), Diez (5), Shermadini (15), Waczynski (9), Roberts (22) eta Suárez (2).

69 - Delteco GBC (15+18+17+19): Nevels (4), Pérez (5), Salvó (11), Bobrov (10), Burjanadze (11), -hasierako boskotea-, Rebec (3), Zeisloft (19), Van Lacke (0), Barro (-), Maiza (-), Sekulic (0) eta Corbacho (6).