Itxi

Gipuzkoa Basket

Endesa Liga

Rebec, Gipuzkoa Basketen fitxaketa berria

Erredakzioa

Delteco GBC taldeak Matic Rebec jokalaria fitxatu du denboraldi amaierara arte. 24 urteko joko-antolatzailea, Serbiako FMP taldetik dator, eta 1,81 metro neurtzen du.

  • Matic Rebec. Argazkia: GBC

    Matic Rebec. Argazkia: GBC

Delteco GBC taldeak Matic Rebec (Postumia, Eslovenia, 1995) fitxatu du denboraldi amaierara arte. Hala jakinarazi du Gipuzkoa Basketek larunbat honetan. Rebecek 24 urte ditu, 1,81 metro neurtzen du, eta Serbiako FMP taldetik dator. Azken denboraldian, 11,8 puntu eta 5,8 asistentzia erdietsi ditu batezbeste.

Esloveniako Helios Domzale taldean hasi zuen Rebecek bere kirol-ibilbidea eta 2017ko Eurobasketeko txapeldun izan zen. Matic Rebec datorren astean iritsiko da Donostiara, ahalik eta azkarren taldearekin lanean hasteko.