Itxi

Gipuzkoa Basket

104-71

Gipuzkoa Basketek porrota jaso du Real Madrilen aurka

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Talde donostiarrak hasiera ona eman dio norgehiagokari, baina akatsak izan ditu eta Real Madrilek ez du gupidarik izan Valdeolmillosen taldeari alde handiarekin gailenduz.

0:37
Real Madril-Gipuzkoa Basket

Gipuzkoa Basketek porrota jaso du Wizink Centerren Real Madrilen aurka. Talde madrildarrak alde handiarekin irabazi du, hain zuzen er,e 104-71. Pablo Lasok lehen bostekoan aritzen diren jokalari nagusiei atsedena eman dien arren, gailentzea lortu dutelarik.

11-0eko bi partzial lehen laurdenean eta 9-0ekoa bigarrenaren hasieran erabakigarriak izan dira bien arteko norgehiagokan.

Talde donostiarrak hasiera ona eman dio norgehiagokari bere jokoa ezarriz eta Madrili gauzak zailtzen markagailua parekatu den arte. Vyacheslav Bobrov izna d ajokalaririk azpimarragarriena 8 punturekin.

Baina, momentu horretatik aurrera, gipuzkoarrek ezin izan dute madrildarren bizitasuna itzali eta Rudy Fernandez, Anthony Randolph eta Sergio Llullek jokatu ez duten arren, nagusi izan dira hala ere.

Sergio Valdeolmillosen taldeak gainera, hainbat akats egin ditu eta horien artean, madrildarrei korrika egiten uztea, horretaz baliatu baitira aurre egin eta aldea handitzeko.

Lehen bostekoan aritzen diren madrildarrek atsedena izan dute, baina Gipuzkoa Basketek ezin izan dio probetxurik atera horri eta 56-31 iritsi dira atsedenaldira.

Azkenik, 104-71 markagailuan, eta ondorioz, beste porrot bat jaso du Gipuzkoa Basketek Real Madrilen aurka.

Fitxa teknikoa:

104 - Real Madril (28+28+23+25): Campazzo (12), Ayon (6), Yusta (11), Carroll (12) y Reyes (13) –lehen bostekoa-, Causeur (4), Garuba (7), Prepelic (14), Tavares (5), Deck (4), Taylor (14) eta Pantzar (2).

71 - Delteco GBC (18+13+16+24): Nevels (2), Perez (5), Bobrov (15), Burjanadze (2) y Sanadze (17) –lehen bostekoa-, Gutierrez (8), Van Lacke (9), Oroz, Maiza, Sekulic (4), Salvo eta Corbacho (9).

Epaileak: Fernando Calatrava, Vicente Bulto eta Ruben Sanchez. Kanporaturik gabe.