Gipuzkoa Basket
74-63
Denboraldiko lehen garaipena erdietsi du Gipuzkoa Basketek
ERREDAKZIOA | EITB.EUS
Sergio Valdeolmillosen taldeak bolada txarrari amaiera eman eta bideratu egin du denboraldiko aurreneko garaipena bere eginez Gran Canariasen aurka 74-63 irabazita.
Gipuzkoa Basketek denboraldiko lehen garaipena erdietsi du Gran Canariaren aurka 74-63 irabazita.
Neurketa parekatua Illumben bizi izan dena, zeina hirugarren laurdeneko azken minutuetan erabaki den Gipuzkoa Basketek aldea ateratzea lortu duenean. Hasperen ederra ekarri du garaipenak Sergio Valdeolmillosen taldearentzat, izan ere, Endesa Ligan garaipenik eskuratu ez duen taldea bakarra baitzen orain arte.
Lehen zatian, biek ala biek hartu-eman etengabea eskaini dute, eta azken minutuetan, GBCk bere alde irauli du markagailua saskiratze baten aldearekin (15-13).
Bigarren zatian, nahiko berdintsu jarraitu izan du partidak eta parekotasuna nagusi zen Illumben, joko berdintsua eskaini baitute bi taldeek eta airean zegoen emaitza, Deltecok puntu bateko aldearekin eman baitio amaiera bigarren zatiari.
Atsedenaldiaren ostean, indartsu eta gogotsu zelairatu da kantxara Donostiako taldea, eta lehen minutuetan parekotasuna mantendu den arren, minutuek aurrera egin ahala, Valdeolmillosen taldeak aldea handitu du hamar puntuk aldea ezarriz (55-45).
Azken laurdenean, berriz, Barrok joko ezin hobea aurkeztu du eta indar horri batuta, talde gipuzkoarrak ez du gupidarik izan eta arnasa ematen zion alde horretaz baliatu da hau mantendu eta handitzeko asmoz. Defentsak ez du betarik eskaini epailearen azken txistua entzun arte. Orduan bai, denboraldiko lehen garaipena erdietsi du Gipuzkoa Basketek Gran Canariari 74-63 irabazita.
Fitxa teknikoa:
74.- Delteco Gipuzkoa Basket (15+19+21+19): Dani Perez (9), Van Lacke (6), Nevels (12), Bobrov (2), Barro (10)- lehen bostekoa - Sekulic (13) , Gutierrez (2), Burjanadze, Sanadze (5), Corbacho (6), Salvo (3), Maiza (4), Burjanadze (2), Oroz.
63.- Herbalife Gran Canaria (13+20+12+18): Hannah (4), Baez, Pasecnicks (8), Evans (15), Strawberry (8)- lehen bostekoa- Oliver (4), Balvin , Pauli (3), Rabaseda (4), Eriksson (9), Fischer (4), Tillie (4).
Lehenengo garaipena! ¡Primera victoria! Eskerrik asko etorri zareten guztioi!! #GoazenGBC pic.twitter.com/jaUIJDiEca
— Delteco GBC (@gipuzkoabasket) 28 de octubre de 2018