Itxi

Gipuzkoa Basket

80-87

Gipuzkoa Basketek ezin izan du Kanaria Handiaren aurka

Erredakzioa

Delteco GBC taldeak 80-87 galdu du Herbalife Kanaria Handiaren aurka. Bigarren eta hirugarren laurden kaskarrak jokatu izanak eragin du gipuzkoar talderaren porrota.

Delteco GBC taldeak 80-87 galdu du Herbalife Kanaria Handiaren aurka Illunben, eta denboraldiko 11. porrota jaso du. Gipuzkoa Basketek 8 garaipeneko eta 11 porroteko balantzea du Endesa Ligan, 19 jardunaldi jokatu direnean.

Partidaren hasieran, bi taldeak oso gaizki ibili dira saskiratzeei dagokienez. Kosta egin zaie lehen saskiratzeak egitea, baina Delteco GBC taldeak 5 puntuko abantaila lortu du (11-6) bolada on bat baliatuta. Ondoren, ordea, Herbalife Kanaria Handiaren erantzuna etorri da. Talde bisitariak partida berdindu (11-11), eta lehen laurdena hiru puntuko abantailarekin amaitu du (11-14).

Bigarren laurdenean, nagusi izan dira bisitariak, eta Delteco Gipuzkoa Basket ezinean ibili da. Herbalife Kanaria Handia markagailuan zuloa irekitzen hasi da, eta etxeko taldea gaizki ibili da, bai erasoko bai defentsako lanean. Ondorioz, 11 puntuko errentarekin iritsi da atsedenaldira Kanaria Handiko taldea (30-42).

Atsedenaldiaren ostean, Gipuzkoa Basketek ez du bere jokoa hobetzea lortu, eta Herbalife horretaz baliatu da markagailuan zuloa handitzeko. Horrela, Delteco GBC taldeak 14 puntuko desabantailarekin ekin dio azken laurdenari (51-65).

Azken laurdenean, gogotsu kantxaratu da Delteco Gipuzkoa Basket, aurreko laurdenean erakutsitako jokoa hobetzeko asmoz. Lehen minutuetan, bere helburua lortu du talde gipuzkoarrak, eta 5 puntura gerturatu da (60-65). Ondoren, Kanaria Handiak 10 puntuko abantaila lortu du berriro (60-70), baina GBCk berdinketa jarri du markagailuan (70-70), partida amaitzeko 5 minutu falta zirenean. Partidaren azken txanpa oso lehiatua izan da. Talde bisitariak markagailuan alde egitea lortu duen bakoitzean, etxekoak aldeak murriztea eta neurketan sartzea lortu du. Lehia estu egon da, baina talde bisitaria hobea izan da azken bi minutuetan, eta garaipena eraman du (80-87).

Fictxa teknikoa:

Delteco GBC (80): Chery (24), Van Lacke (2), Salvo, Fakuade (2), Norel (17) —hasierako bostekoa—, Dani Perez (4), Pardina (8), Beraza (2), Swing (9), Clark (12) eta Oroz.

Herbalife Kanaria Handia (87): Mekel (7), Brussino (10), Rabaseda (7), Fischer, Aguilar (11) —hasierako bostekoa—, Erikson, Seeley (18), Balvin (6), Pasecnicks (13), Oliver (12) eta Radisevic (3).

Epaileak: Martin, Garcia, Munar.

Markagailua: 11-14; 30-42; 43-56; 80-87.