Itxi

Gipuzkoa Basket

Donostian

Delteco GBCk galdu egin du Real Madrilen aurka (84-98)

Agentziak | Erredakzioa

Donostiarrek partida txukuna egin dute baina ezin izan diote madrildarren nagusitasunari aurre egin.

5:14

Delteco GBCk ezin izan dio Real Madrili irabazi, madrildarrek Luka Doncic izarra kantxaratu ez arren. Hala ere, gipuzkoarrek itxura ona eman dute eta lehen laurdenean aurretik izan dira markagailuan.

Pablo Laso desesperatu egin da Deltecok 12 puntuko aldea izan duenean (20-8). Real Madril negargarri aritu da erasoan lehen minutuetan eta gipuzkoarrei, aldiz, dena ondo atera zaie.

Madrildarrak bigarren laurdenean esnatu dira, Maciulisek eta Rudy Fernandezek egindako lan onari esker. Gipuzkoarren aldea hasperen batean desagertu da.

Pablo Lasoren taldea bete-betean sartu da neurketan, eta ahalegin handirik egin gabe, 26 eta 37 jarri da aurretik. GBC atzetik aritu da hortik aurrera, era madrildarren mende.

Bigarren zatian nahieran aritu da Real Madril, eta jokalari ugari erabiliz erritmo biziari eutsi dio. Ondorioz, zurien aldea handitu egin da.

Porfi Fisacen taldearen garaipenerako aukerak hirugarren laurden honetan uxatu dira, batez ere Carroll hiruko saskiratzeen lerrotik oso fin aritu delako. Lasoren jokalariek 15 puntuko aldea zabaldu dute.

Azkenean, 84 eta 98, madrildarrak garaile.

 

Fitxa teknikoa

84.- Delteco Gipuzkoa Basket: Chery (18), Salvó (7), Van Lacke (7), Fakuade (6),  Agbelese (6)- hasierako boskotea- Oroz (2), Clark (9), Norel (22), Swing (7),  Beraza, Azpeitia.

98.- Real Madrid: Campazzo (7), Yusta (5), Carroll (28), Thompkins (11),  Tavares (4)- hasierako boskotea- Rudy Fernández (8), Reyes (12), Randle (8), Maciulis (4), Taylor (11), Caseur.

Markagailua, laurden bakotzean: 24-21; 29-47- atsedenaldia- 64-79;  84-98.

64-79;  84-98.