Gipuzkoa Basket
Ohiko Batzar Orokorra
Gipuzkoa Basketek gehiengo zabalarekin atera ditu aurrera bere kontuak
eitb.eus
2.365.000 euroko aurrekontua aurkeztu du 2017-2018 denboraldirako.
-
Gipuzkoa Basketen 2017ko Ohiko Batzar Orokorra. Argazkia: EiTB
Gipuzkoa Basketek Akziodunen Ohiko Batzar Orokorra egin du astearte honetan, Donostiako Amara Plaza Hotelean.
Aipatu batzarrean akzioen % 61,46 egon dira ordezkatuta, eta bertan landu diren gai-zerrendako kontu guztiak onartu dira botoen % 99 baino gehiagorekin (% 99,44).
Hartara, talde donostiarraren akziodunek euren oniritzia eman diote 2017/2018 denboraldirako aurkeztutako 2.365.000 euroko aurrekontuari. Kopuru horrek aise gainditzen du aurrekoan izandako aurrekontua, 2016/2017ko denboraldikoa ez baitzen milioi bat eurora iritsi.
Batzarrean jorratutako beste gai bat izan da Angel Manterola Nekane Arzallusek zuzentzen duen kontseiluko kide berri gisa onartzea.