Gipuzkoa Basket
Gehiegi sufritu dute
Menorca-Lagun Aro (87-96): Gipuzkoa Basketen garaipen garrantzitsua
Erredakzioa
Jimmy Baron eta Javi Salgado izan dira protagonista nagusiak, 25 eta 22 punturekin. Talde balearrak azken laurdenera arte asko estutu du Lasoren taldea.
Gipuzkoa Basketek ondo hasi du partida erasoan, baina defentsan pattal ibili da, Donaldsoni aukera gehiegi eman baitizkiote. Menorcako jokalariak bere taldearen lehen 12 puntuak eskuratu ditu, Lasoren taldea ahul egon delako defentsan. Hala ere, Javi Salgadoren gidaritzapenari esker, eta Baron eta bere hirukoei esker, donostiarrek 26-27 markagailuan aurretik bukatu dute lehen laurdena.
Bigarren laurdenean Jimmy Baronek 26-30koa lortu du hiruko ikusgarri batekin, baina Lagun Aro behera etorri da eta Menorcak min handia egin dio erasoan. Urko Otegik saskiraketa onak lortu ditu eta etxekoak aurretik joan dira atsedenaldira 42-40. Aipatzekoa izan da Konek saski azpian egin duen lana ona.
Hirugarren laurdenean, partida asko parekatu da eta bi taldeek saskiraketa onak lortu dituzte. Jimmy Baron izan da protagonista nagusia, estatubatuarrak lan bikaina egin duelako hiruko marratik. Hala ere etxekoek ez dute amore eman eta markagailuan hurbil mantendu dira. Laurdenaren bukaeran emaitza 63-67koa izan da, gipuzkoarrentzat.
Azken laurdenean donostiarrek euren klasea erakusti dute eta Jimmy Baron eta Javi Salgado erabakiorrak izan dira hiruko marratik. Menorca markagailuari eusten saiatu da, baina 83-93koarekin, Lagun Arok erabakita utzi du partida. Azken emaitza, 87-96koa izan da.
Fitxa teknikoa:
87. MENORCA BASQUET (26+16+21+24): Ciorciari (19), Limonad (15), Victor (8), Radenovic (10), Donaldson (13) -hasierako bostekoa-, Servera (4), Huertas (4), Diego Sánchez (0), Otegui (6) eta Caio (8).
96. LAGUN ARO (27+13+27+29): Salgado (22), Baron (25), Panko (10), Doblas (4), Miralles (10) -hasierako bostekoa-, Uriz (0), Kone (10), Sanchez (0), Lorbek (0) eta Tskitishvili (15).