Gipuzkoa Basket
71-63
Gipuzkoa Basketek ustekabea eman du Unicajari irabazita
Agentziak | Erredakzioa
Delteco Gipuzkoa Basketek aldea zabaldu du azken laurdenean, oso berdinduta joan den neurketa baten ostean, Donostia Arenan.
Gipuzkoa Basketek Unicajari irabazi dio Donostia Arenan (71-63) denboraldiko partidarik onenean defentsa lanetan.
Deltecok lau porroteko bolada txarrarekin bukatu, eta ustekabea eman du Endesa Ligako indartsuenetariko baten aurka.
Unicajak Euroliga jokatu zuen ostiralean, baita irabazi ere, eta lehen laurdenean, min egin diete etxekoei. Atzetik hasi du markagailuan GBCk.
Dani Clarkek lehen abisua eman du bigarren laurdenean, bi hirukorekin (27-24). Berdintasunera markagailura eta kantxara heldu da hirugarren laurdenean.
Gipuzkoa Basket bi puntu gehiagorekin heldu da azken laurdenera, eta norgehiagokaren kontrola mantentzeko gai izan da. Emaitza babestu dute, eta behar izan denean erasoaldiari ekin diote, aldea handituz.
FITXA TEKNIKOA
Delteco Gipuzkoa Basket: Dani Pérez (10), Van Lacke (5), Pardina (12), Fakuade (5) y Norel (13) -hasierako boskotea-; Agbelese (5), Chery, Clark (14), Swing (5), Salvo (2) eta Oroz.
Unicaja: Alberto Díaz, Salín (11), Waczynski (4), Brooks (2) y Shermadini (8) -hasierako boskotea-; Okouo, McCallum (3), Dani Díez (7), Milosavljevic (5), Nedovic (7), Augustine (2) eta Carlos Suarez (14).
Partzialak: 17-21, 20-15, 15-14 eta 19-13.