Itxi

Gipuzkoa Basket

84-76

Gipuzkoa Basketek galdu egin du Herbaliferen aurka, itxura ona eman arren

Erredakzioa

Talde gipuzkoarrak 84-76 galdu du Endesa Ligako kantxa zailenetako batean. GBCk, hala ere, maila ona eman du.

  • Herbalife Gran Canaria-Gipuzkoa Basket. Argazkia: GBC

    Herbalife Gran Canaria-Gipuzkoa Basket (84-76). Argazkia: GBC

Gipuzkoa Basketek porrotarekin ekin dio 2017-2018. Endesa Ligari Herbalife Kanaria Handiaren aurka 84-76ko emaitzarekin galduta. Gipuzkoako taldeak maila ona eman du, baina ezin izan du garaipena eskuratu.

Neurketa oso lehiatua izan da hasierako minutuetan, eta bi taldeek gogotik egin behar izan dute lan. Gipuzkoa Basketek lehen txanpako parekotasuna apurtu du 8 puntuko abantaila lortuta, baina talde kanariarrak azkar erantzun du, eta partida berdintzeaz gain (18-18), bost puntuko abantailarekin amaitu du lehen laurdena (23-18). Lehen laurdenearen amaierako bolada ona baliatuta, bikain ekin dio etxeko taldeak bigarren laurdenari, eta 10 puntura handitu du errenta (33-23). Zazpi puntura gerturatu da gero Gipuzkoa Basket, baina Donostiako taldea ezinean ibili da, aurkaria nagusi izan da, eta Herbalife Kanaria Handiaren aldeko 47-34ko emaitzarekin iritsi da partida atsedenaldira.

Atsedenaldiaren ostean etorri da Gipuzkoa Basketen unerik onena. Talde gipuzkoarra aurkaria baino gehiago izan da, eta aldea murriztu du, bi puntura hurbilduta (53-51). Ordutik aurrera, neurketa asko estutu da, eta Herbalife Kanaria Handiak lau puntuko abantailarekin amaitu du hirugarren laurdena (61-57). Azken laurdenaren hasieran, Kanaria Handia indartsu kantxaratu da, eta hamar puntuko abantaila eskuratu du (79-69). Kolpe latza izan da Gipuzkoa Basketentzat, baina talde donostiarrak ez du etsi, eta partida amaitzeko minutu bat falta zenean, hiru puntura gerturatu da (79-76). Azken minutuan, ordea, Herbalife Kanaria Handiak hobeto jokatu du, eta garaipena lortu du (84-76).

Fitxa teknikoa:

84 - Herbalife Kanaria Handia (23+24+14+23): Oliver (17), Eriksson (10), McKissic (5), Aguilar (7) eta Balvin (6) —hasierako bostekoa—, Mekel (4), Seeley (8), Pasecniks (7), Paulí (2), Rabaseda (5), Fischer (4) eta Baez (9).

76 - Gipuzkoa Basket (18+16+23+19): D. Perez (4), Salvó (7), Swing (17), Fakuade (8) eta Norel (24) —hasierako bostekoa—, Agbelese (3), Van Lacke (2), Pardina (0), Clark (11) eta Oroz (0).

Epaileak: Herrezuelo, Serrano eta Olivares.

o eta Olivares.