Gipuzkoa Basket
Hegaleko pibota
Daniel Clark fitxatu du Gipuzkoa Basketek
Erredakzioa
Hegaleko pibot britainiarrak 28 urte ditu, eta 2,10 metroko altuera. Eurobasketa bukatu ostean hasiko da Donostiako taldearekin entrenatzen.
-
Daniel Clark. Argazkia: GBC
Gipuzkoa Basketek Daniel Clark fitxatu du Endesa Ligako 2017-2018. denboraldirako. ACBko bere seigarren taldea izango da GBC hegaleko pibot britainiarrarentzat eta esperientzia emango dio taldeari.
Clark, Movistar Estudiantes, Baskonia, Montakit Fuenlabrada, MoraBanc Andorra eta UCAM Murtzia taldeetan jokatutakoa da. 28 urte ditu, eta 2,10 metroko altuera du. Eurobasketa bukatu ostean hasiko da entrenatzen Donostiako taldearekin.