Gipuzkoa Basket
Uztailaren 22ra arte
ACBn jarraitzeko tramiteekin hasi da Gipuzkoa Basket
Agentziak | Erredakzioa
ACBk zer nolako pausuak eman behar dituzten esan dio gaur bertan Gipuzkoa Basketik. Uztailaren 22ra arte ez da ofiziala izango azken erabakia.
-
Dean, iazko denboraldian.
Gipuzkoa Basket ACBra itzultzi daiteke eta hori gertatzeko lanean ari da kluba jada. ACBk zer nolako pausuak eman behar dituzten esan diete gaur bertan.
Ourense, Melilla eta Palentzia taldeek igotzeko eskaria egin ez dutenez, iaz martxan jarri zen protokoloa jarriko da abian aurten ere. Beraz, ACBra sartzeko gonbidapena jasoko du talde gipuzkoarrak. Ordutik aurrera, bost egun dauzka baiezkoa emateko eta uztailaren 15era arte kontu ikuskaritza pasatzeko.
Baldintzak betetzeko ezin du zorrik izan ogasunarekin, ezta jokalariekin, eta ondare positiboa izan behar du.
Uztailaren 18tik 22ra egingo den Batzarrean egin behar dute ofiziala dena ondo egin bada..
bada..