Itxi

Gipuzkoa Basket

90-88, Joventuten aurka

RETAbet.es GBC Urrezko LEB mailara jaitsi da

Erredakzioa

Gipuzkoa Basketek 90-88 galdu du FIATC Joventuten aurka eta porrot honekin, matematikoki jaitsi egin da. Partida ona jokatu du Fisacek zuzentzen duen taldeak, baina porrota jaso du azken txanpan.

  • Mallet eta Grimau. Argazkia: EFE

    Mallet eta Grimau, Joventut-GBC partidan zehar. Argazkia: EFE

RETAbet.es GBCk 90-88 galdu zuen FIATC Joventuten auka eta Urrezko LEB mailara jaitsi da matematikoki. Partida ona jokatu zuen talde gipuzkoarrak eta ia partida guztian zehar markagailuan aurretik ibili den arren, etxeko taldea nagusi izan da azken txanpan.

Ondo ekin zion partidari Gipuzkoa Basketek, baina Joventutek ez zion talde gipuzkoarrari ihes egiten utzi nahi. Bi taldeek lehen laurden parekatua jokatu zuten, eta etxeko taldearen aldeko bi puntuko abantailarekin bukatu ziren lehen hamar minutuak (20-18). Bigarren laurden ona jokatu zuen RETAbet.es GBCk, eta hau ere parekatua izan zen arren, talde gipuzkoarrak lau puntuko abantaila eskuratu zuen (38-42).

Atsedenaldiaren ostean, lehiak parekatuta jarraitu zuen. Bai GBCk bai Joventutek hirugarren laurden ona jokatu zuten, bakoitzak 28na puntu sartuta. Ondorioz, lau puntuko abantaila mantendu zuen RETAbet.es GBCk (66-70). Partida irekita iritsi zen azken laurdenera, baita azken minutura ere. Txanpa erabakigarrian, ordea, Joventutek Gipuzkoa Basketek baino gehiago asmatu zuen, eta garaipenak ez zion ihes egin (90-88).

Fitxa teknikoa:

90. FIATC Joventut (20+18+28+24): Mallet (6), Vidal (11), Abalde (15), Suton (10), Miralles (14) -hasierako bostekoa-, Sabat (11), Llovet (6), Ventura (-), Drame (6) eta Paul (11).

88- RETAbet.es GBC (18+24+28+18): Llompart (5), Jordi Grimau (21), Landry (21), Vrkic (11), Doblas (10) -hasierako bostekoa-, Agbelese (8), Soluade (-), Otegui (6), Maiza (4) eta Oroz (2).

Epaileak: Peruga, Castillo eta Cardus.

llo eta Cardus.