RETAbet.es GBC taldeak 94-88 galdu du Real Madrilen aurka, partida oso ona jokatu ostean. Talde gipuzkoarrak lanak eman dizkio Endesa Ligako talde onenetako bati, Real Madrilek asko sufritu behar izan baitu partida irabazteko. Lehen laurdena erritmo bizikoa izan da, eta joan-etorrikoa. Aurkariaren saskia bilatzeko garaian, Real Madril izan da nagusi, gehiago asmatu baitu Pablo Lasok zuzentzen duen taldeak. Hirukoen marratik lortu du abantaila Madrilgo taldeak, eta 34-23ko emaitzarekin bukatu dira lehen hamar minutuak. Bigarren laurdenean etorri da Gipuzkoa Basketen erreakzioa. Fisacek zuzentzen duen taldeak Real Madrilen jaurtiketak oztopatzen jakin du, eta aldeak murrizten hasi da. Bost puntuko desabantailarekin soilik iritsi da GBC atsedenaldira (53-48). Hirugarren laurdenaren hasieran, RETAbet.es GBCk aurrea hartu du markagailuan (56-57) eta partida parekatuta egon da. Laurden horretako azken lau minutuetan, ordea, Real Madrilek 18-0eko partziala lortu du, eta 16 puntuko aldearekin ekin dio azken laurdenari (85-69). Desabantaila handia izan arren, GBCk ez du amore eman, eta aldeak murriztea lortu du Real Madril erlaxatu denean. Dena den, hirugarren laurdenaren amaierako desabantaila zama astunegia izan da gipuzkoarrentzat, eta garaipenak ez dio ihes egin Pablo Lasok zuzentzen duen taldeari (94-88). Fitxa teknikoa: 94 - Real Madril (34+19+32+9): Ayón (10), Carroll (18) Lima (8), Llull (27) eta Taylor (7) -hasierako bostekoa-, Maciulis (5), Rodriguez (2), Hernangomez (2), Doncic (3), Rivers (10) eta Ndour (2). 88 - RETAbet.es GBC (23+25+21+19): Rico (6), Urtasun (9), Grimau (8), Wear (12) eta Landry (15) -hasierako bostekoa-, Llompart (1), Agbelese (4), Lawrence (8), Doblas (8), Vrkic (8), Motos (3) eta Olaizola (6). Epaileak: Antonio Conde, Jorge Martinez eta Raul Zamorano. Raul Zamorano.