Itxi

Gipuzkoa Basket

94-55

Unicajak jipoia eman dio RETAbet.es GBCri

Erredakzioa

Malagako taldea nagusi izan da hasieratik amaieraraino eta 94-55eko emaitzarekin irabazi dio Gipuzkoa Basketi.

  • Unicaja-RETAbet.es GBC. Argazkia: EFE

    Unicajak 94-55 irabazi dio RETAbet.es GBCri. Argazkia: EFE

RETAbet.es GBC taldeak 94-55 galdu du Unicaja Malagaren aurka Martin Carpenan pabilioian. Iragan astean Estuadiantesen aurka garaipen garrantzitsua lortu ostean, hirugarrena Endesa Ligan, ezin izan du Malagan ezustekoa eman.

Lehen laurdenaren hasiera oso parekatua izan da. Bi taldeek ondo ekin diote partidari, baina minutuak aurrera joan ahala Unicaja abantailak lortzen hasi da, lehen hamar minutuak etxeko taldearen aldeko 8 puntuko abantailarekin bukatu direlarik (22-14). Bigarren laurdenaren hasieran etxeko taldeak 8-0eko partziala lortu eta abantaila handia hartu du (30-14). Gipuzkoa Basket ezinean ibili da bigarren laurdenean eta norgehiagoka Unicajaren aldeko 43-27 emaitzarekin iritsi da atsedenaldira.

Aldageletatik kantxara bueltatzean, talde gipuzkoarra aldeak murrizten saiatu da, baina aurrean izan duen aurkariak ez dio helburua lortzen utzi. Unicaja nagusi izan da hirugarren laurdenean ere eta aldeak handitzea lortu du (70-41). Desabantaila oso handia izan da azken laurdenari ekin orduko eta gipuzkoarrek ezer gutxi egin ahal izan dute. Amaieran, Unicajak aise lortu du garaipena 94-55eko emaitzarekin.

Fitxa teknikoa:

94 - Unicaja (22+21+27+24): Nelson (16), Smith (13), Kuzminskas (6), Thomas (10), Hendrix (4) -hasierako bostekoa-, Nedovic (5), Jackson (8), Díaz (2), Diez (12), Suarez (10), Vazquez (6) eta Cooley (2).

55 - Retabet.es GBC (14+13+14+14): Llompart (3), Urtasun (9), Wear (6), Vrkic (9), Doblas (6) -hasierako bostekoa-, Agbelese (-), Lawrence (5), Rico (4), Motos (-), Olaizola (4), Grimau (3) eta Landry (6).

Epaileak: Hierrezuelo, Araña eta Mas.

Araña eta Mas.