Itxi

Gipuzkoa Basket

68-76

Gipuzkoa Basket Sevillari partida iraultzetik gertu geratu da

Agentziak | Erredakzioa

RETAbet.es Gipuzkoa Basketek ia irauli dio 22 puntuko aldea Sevillari, baina beste porrot bat jaso du Endesa Ligan.

  • Julen Olaizola Sevillaren aurka / EFE.

    Julen Olaizola Sevillaren aurka / EFE.

Gipuzkoa Basketek Sevillaren aurka galdu du Illunben (68-76), azken laurdenean irabazteko grina erakutsi duen arren. Azkenean, ezin izan dio andaluziarren aldeko 22 puntuko aldeari buelta eman, 2ra izan arren.

Donostiarrek atzean hasi dute partida, Sevilla, Bamforthen saskiratzeen gidatuta, beti gainetik zutela. GBCn, Milbourne izan da hasierako onena. Hark galarazi du Sevillak alde handiagoa izatea lehen laurdenan.

Bigarrenean, zazpi puntuko aldea izan du Sevillak, baina Wearren eta Lawrenceren hirukoek markagailua berdindu dute berriro (27-28). Hala ere, Oriolak aldea zabaldu du bi taldeen artean, bost puntu jarraian lortuta.

Bigarren zatian, Sevilla berriz ere aldendu da. RETAbet.es besoak jaitsi ditu hirugarren laurdenean (40-62, 29. minutuan).

Azken laurdenean gauzak aldatu dira. Andres Rico gakoa izan da etxekoen erreakzioan, baina hala ere, GBCk ez du berdinketa lortu. Bi puntura gelditu da, eta Nachbar eta Bamborthek zortzi puntuko aldea jarri dute azkenea.

FITXA TEKNIKOA

RETAbet.es GBC: Llompart, Txemi Urtasun (2), Jordi Grimau (10), Milbourne (8), Doblas (8)- hasierako boskotea- Lawrence (5), Travis Wear (14), Olaizola (2), Vrick (8), Rico (11).

Baloncesto Sevilla: Anderson (2), Berni Rodríguez (13) Bamforth (18), Nachbar (13), Balvin (9) - hasierako boskotea- Sanchez, Miljenovic (8), Cate, Oriola (9), Henton (1), Slockar (3), Rigo.

Partzialak: 17-21, 1619, 14-23 eta 21-13.

4-23 eta 21-13.