Itxi

Gipuzkoa Basket

68-82, Fuenlabradaren aurka

Gipuzkoa Basketek garaipena ezagutu gabe jarraitzen du

Erredakzioa

RETAbet.es GBCk 68-82 galdu du Montakit Fuenlabradaren aurka Illunben eta sei porrot jaso ditu Endesa Ligako lehen sei jardunaldietan.

  • Gipuzkoa Basket. Argazkia: EFE

    RETAbet.es GBCk 68-82 galdu du Fuenlabradaren aurka. Argazkia: EiTB

RETAbet.es GBCk garaipena ezagutu gabe jarraitzen du Endesa Ligan, igande honetan Montakit Fuenlabradaren aurka 68-82 galdu ostean. Gipuzkoarrek ondo eutsi dute atsedenaldira arte, baina azken bi laurdenetan behera etorri dira.

Norgehiagoka parekatua izan da atsedenaldira iritsi arte. Lehen laurdenean Gipuzkoa Basketek puntu bateko aldea lortu du (19-18) eta bigarren laurdena ere oso parekatua izan den arren, Fuelabrada aurretik iritsi da atsedenaldira (43-44).

Hirugarren laurdenaren hasieran Fuenlabrada hobeto hasi da, baina etxeko taldeak azkar erreakzionatu eta lehia parekatzea lortu du. Laurdenaren azken txanpan, ordea, Madrileko taldeak zortzi puntuko abantaila lotu du (57-65).

Azken laurdenera zortzi puntuko desabantailarekin iristea zama astuna izan da Gipuzkoa Basketentzat. GBCko jokalariek ez dituzte erabaki onak hartu azken txanpan; erasoan ez dute asmatu eta Fuenlabrada aise nagusitu da. Amaieran, Montakit Fuenlabrada atera da garaile (68-82).

Fitxa teknikoa:

68 - Retabet.es GBC (21+22+14+11): Lawrence (12), Txemi Urtasun (2), Jordi Grimau (13), Milbourne (7), Doblas (18)- hasierako bostekoa- Andres Rico (3), Olaizola, Vrkic (9), Travis Wear (3), Olaizola (1).

82 - Montakit Fuenlabrada (21+23+21+17): Tabu (7), Popovic (15), Smitsh (7), Ernest Scott (5) Sobin (5)-hasierako bostekoa- Paunic (6), Stevic (11), Uriz (2), Alex Urtasun (21), Davis Wear, Pauni, Jorge Sanz, Gonzalez (3).

Epaileak: Martin, Matinez Fernandez eta Jordi.

ndez eta Jordi.