Gipuzkoa Basket
Fitxaketa
Andres Rico, GBCren 'epe luzerako proiektua'
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Joko-antolatzailea da, 18 urte ditu eta 1,90 metroko altuera, eta Real Madriletik dator.
Gipuzkoa Basket Clubek (GBC) Andres Rico fitxatu du hurrengo sei denboraldietarako. Ricok 18 urte ditu eta 1,90 metroko altuera, eta "epe luzerako proiektua" da, Donostiako klubaren arabera. Gaztea den arren, GBCko lehen taldeko jokalaria izango da denboraldi honetan bertan.
Rico Real Madrileko harrobian egon da azken bost urteetan, eta uda honetan 18 urtetik beherakoen Eurobasketen hartu du parte Espainiako selekzioarekin.