Itxi

Gipuzkoa Basket

15/16 denboraldia

Llompart, Vrkic eta Lawrence, Gipuzkoa Basketeko antolatzaile berriak

ERREDAKZIOA

Talde gipuzkoarreko jokalari berriek sendotasuna eta afizioaren ilusioa berreskuratze aldera heldu beharko diote proiektu berri honi.  

  • Pedro Llompart, Gipuzkoa Basketeko jokalari berria. Argazkia: EFE

Gipuzkoa Basketek indartsu ekin nahi dio 15/16 denboraldi berri honi, ACBk bazkide berritzat onartu ostean. Horrexegatik, eta taldearen antolakuntza hobetze aldera, Zoran Vrkic, Pedro Llompart eta Andre Lauwrence jokalariak fitxatu ditu.

Llompart antolatzailea (33 urte eta 1,87 m) CAI Zaragozatik dator, eta esperientzia handia du Endesa Ligan, izan ere, Valentzia Basketen, Alacanteko Lucentumen eta arestian aipatutako Zaragozako taldean jokatutakoa da, eta gainera, iaz Eurocup txapelketan aritu zen.

Andrew Lawrence bestalde, 2009-2013 artean, Charlestoneko Unibertsitatean jokatu zuen eta bertan, NBAko udako ligak jokatu zituen Washington Wizards taldearekin. Geroago, Europara itzuli zen KK Zadar taldean aritzeko.

Azkenik, GKK Sibenik taldetik datorren Vrkik kroaziarra dugu. Europako hainbat taldeetan jokatu ohi duena (Splitt, Dubrovnik, Zadar eta Sibenik), eta Italian, Eslovenian eta Grezian jokatzeaz gain, 13/14 denboraldian Sito Alonsoren Bilbao Basketen ere aritutakoa dena.