Gipuzkoa Basket
33. jardunaldia
Ezusteko porrota eta itxaron behar (67-69)
Erredakzioa
Gipuzkoa Basketek ez du ziurtatu oraindik bere etorkizuna Endesa Ligan Sevillaren kontra galdu eta gero. Beste emaitzen zain dira orain gipuzkoarrak.
Gipuzkoa Basketek ezin izan du ziurtatu bere partidan taldearen etorkizuna Endesa Ligan. Sevillak 67-69 irabazi du Illunben parekatua izan den neurketan.
Gipuzkoarrek azken aukera bat izan dute irabazteko edo partida berdintzeko, baina baloia ez da saskian sartu. Orain beste emaitzen zain da Gipuzkoa Basket mailari eusteko jardunaldi honetan bertan.
67.- Gipuzkoa Basket: Jordan (7), Jordi Grimau (7), Dani Díez (22), Huskic (2), Doblas (13)- hasierako taldea- Huertas, Franch (6), Olaizola, Iarochevitc, Abercrombye, Hanley (10).
69.- Baloncesto Sevilla: Woodside (7), Pennei (9), Berni Rodríguez (9), Balvin (4), Porzingis (6)- hasierako taldea- Byars (6), Alex Urtasun, Hernángómez (20), Oriola (2), Radicevic (6), Gallardo.
Final del partido.... No ha podido ser.... 67-69 #TodosaIllunbe #CompromisoGBC #GBCSEV
— Gipuzkoa Basket Club (@gipuzkoabasket) Mayo 17, 2015
t="utf-8">