Itxi

Gipuzkoa Basket

Zazpigarren garaipena

Aurrerapausoa (77-88)

Erredakzioa

Ponsarnauren mutilek garrantzi handiko garaipena lortu dute, Morabanc Andorraren etxean, salbaziorako bidean. Dani Diezek 32 puntu egin ditu.

  • Morabanc Andorra-GBC. Argazkia: EFE

    Morabanc Andorra-GBC. Argazkia: EFE

Gipuzkoa Basketek garrantzi handiko garaipena eskuratu du mailari eusteko bidean, Morabanc Andorrari 77-88 irabazita. Endesa Ligako 20. jardunaldiko neurketa izan da.

Gipuzkoarrek denboraldilo zazpigarren garaipena lortu dute. Hasieratik izan dira jaun eta jabe eta merezita nagusitu dira. Dani Diez izan da partidako saskiratzaile nagusia (32 puntu) eta baita baloraziorik altuena jaso duena ere (36).

Fitxa teknikoa:

77- Andorra (12+15+16+34): Sada (4), Navarro (13), Betinho (2), Bogdanovic (15), Bogris (5) -hasierako boskotea- Schreiner (8), Trias (2), Stojanovski (12), Green (9), Blanch (3), Jawai (4).

88- Gipuzkoa Basket (25+19+20+24): Jordan (6), Dean (16), Diez (32), Hanley (16), Doblas (7) -hasierako boskotea- Huertas (3), Huskic (0), Olaizola (4), Iarochevicth (2), Grimau (2), Franch (0).