Gipuzkoa Basket
Liga Endesa
Aukerarik ez Madrilen (86-70)
Redacción
Gipuzkoa Basket ezin izan dio Real Madril talderi aurre egin. Etxekoak hasieratik erakutsi dute euren nagusitasuna.
-
Gustavo Ayon eta Goran Huskic
Gipuzkoa Basketek ezin du Real Madrilen kontra garaipenik eskuratu eta 86-70 galdu dute.
Partida hasi eta berehala zuriak jaun eta jabe izan dira eta partida amaitu arte mantendu dute lehen minutuetan lortutako abantaila.
Dani Diez (14 puntu eta 14ko balorazioa) eta Jordi Grimau (11 puntu eta 18ko balorazio) izan dira Gipuzkoa Basketen jokalari onenak.
Fitxaa teknikoa
86 - Real Madrid (23+21+26+16): Rivers (5), Rudy (12), Reyes (8), Rodriguez (11) eta Bourousis (1) -hasierako taldea-, Nocioni (9), Maciulis (10), Llull (5), Campazzo (8), Ayón (3), Carroll (10) eta Mejri (4).
70 - Gipuzkoa Basket (14+17+19+20): Jordan (4), Doblas (8), Dean (12), Diez (14) eta Hanley (13) -hasierako taldea-, Huertas, Huskic, Iarochevitch (6), Grimau (11) eta Franch (2).