Itxi

Gipuzkoa Basket

Endesa Liga

Garaipen erosoa lortu du Gipuzkoa Basketek Sevilla aldean (61-76)

Erredakzioa

Ponsarnauren taldea jaun eta jabe izan da hasieratik eta 15 puntuko aldearekin gailendu da Endesa Ligako azken sailkatuaren etxean.

1:08

Gipuzkoa Basketek hasieratik zabaldu du aldea markagailuan, Dani Diezen hiruko saskiratzeen festari esker. Gauzak horrela, lehen laurdena alde nabarmenarekin amaitu dute gipuzkoarrek: 17-28.

Bigarren laurdenean Deanek bere gain hartu du taldearen ardura eta aurkarien saskia hutsean itxi du minutu askotan.

Bigarren zatian, Sevillak GBCren beherakadari etekina ateratzen saiati da, eta 9 puntura jarri dira, bigarren zatiko lehen 5 minutuetab. Baina erreakzioak ez du jarraipenik izan. Iaretovich bikain aritu da eta gipuzkoarrak 39-60 iamaitu dute aurretik hirugarren laurdena (21 puntuko aldea.

Azken laurdenean, andaluziarrek aurrera egiteko beste saiakera bat egin dute, 8 eta 0eko partziala eginda, baina gipuzkoarrek ondo eutsi diete.

Azkenean, garaipena Gipuzkoa Basketentzat izan da, 61-76, denboraldiko seigarrena.

Fitxa teknikoa:

61 - BALONCESTO SEVILLA (17-14-8-22): Woodside (9), Urtasun (11), Byars (0), Oriola (4), Hernangómez (8) - Rodríguez (11), Porzingis (16), Radicevic (2), Balvin (0), Thames (-), Gallardo (-).

76 - GIPUZKOA BASKET (28-20-12-16): Doblas (11), Jordan (9), Dean (16), Hanley (7), Díez (10) – Franch (6), Olaizola (0), Huskic (0), Iarochevitch (14), Huertas (3).


Sailkapena

1 Unicaja 15  
13 2


2 Bilbao Basket 16 12 4


3 Real Madril 15 11 4


4 FIATC Joventut 15 11 4


5 FC Bartzelona 15 10 5


6 Valentzia Basket 16 9 7


7 Herbalife Kanaria Handia
16 9 7


8 CAI Zaragoza 16 9 7


9 Murzia 15 8 7


10 Rio Natura Monbus Obradoiro 16 8 8


11 Laboral Kutxa Baskonia 15 7 8


12 Iberostar Tenerife 15 6 9


13 Gipuzkoa Basket 16 6 10


14

Movistar Estudiantes

15 5 10


15 MoraBanc Andorra
16 5 11


16 La Bruixa d'Or Manresa
15 4 11


17 Montakit Fuenlabrada 15 3 12


18 Baloncesto Sevilla 16 3 13

>