Itxi

Gipuzkoa Basket

77-68

Dena eman du GBCk, baina ezin izan dio Teneriferi irabazi

Erredakzioa

Azken laurdenak erabaki du neurketa. Azken minutuetara freskoago iritsi da etxeko taldea, eta garaipena erdietsi du.

  • Tenerife-Gipuzkoa Basket. Argazkia: EFE

    Tenerife-Gipuzkoa Basket. Argazkia: EFE

Gipuzkoa Basketek denboraldiko bederatzigarren porrota jaso du, Iberostar Teneriferen etxean galduta (77-68).  Hirugarren laurdena 55-55 amaitu da, baina azken hamar minutuetan etxekoak izan dira nagusi eta garaipena eskuratu dute. GBCk, hala ere, ez du amore eman eta amaierara arte borrokatu ditu puntuak.

Taquan Dean eta David Doblas izan dira jokalari onenak talde gipuzkoarrean, baina euren lana ez da Teneriferi irabazteko nahikoa izan.

Azken laurdenak erabaki du neurketa. Tenerife indartsu atera da, eta GBC nekea somatzen hasi da. Azken minutuetara freskoago iritsi da etxeko taldea, eta garaipena erdietsi du.

Fitxa teknikoa:

77 - Iberostar Tenerife (17+18+20+22): San Miguel (10), Heras (3), Beiran (14), Sikma (5), Sekulic (14) -hasierako boskotea-, Richotti (14), Uriz (2), Lampropoulos (8) eta Rost (7). 68

68 - Gipuzkoa Basket (19+21+15+13): Jordan (2), Dean (18), Hanley (9), Doblas (18), Diez (3) -hasierako boskotea-, Motos (3), Huskic (3), Iarochevitch (10), Jordi Grimau (2) eta Olaizola (-).

a Olaizola (-).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gipuzkoa Basket