Itxi

Gipuzkoa Basket

Hurrengo hilabetean

Egutegi erabakigarriari egin beharko dio aurre GBCk

Erredakzioa

Iberostar Tenerife izango da gipuzkoarren hurrengo aurkaria, ondoren Valentzia hartuko dute etxean eta Fuenlabradan jokatuko dute ligako 14. jardunaldian.

  • Gipuzkoa Basketeko jokalariak. Argazkia: EFE

    Gipuzkoa Basketeko jokalariak. Argazkia: EFE

Gipuzkoa Basketek egutegi erabakigarriari egin beharko dio aurre hurrengo hilabetean. Joventuten aurkako porrotak etxeko bolada onari amaiera eman zion larunbatean, eta hurrengo hitzorduak oso garrantzitsuak izango dira GBCren etorkizunerako.

Joventuten aurka joko ona eskaini zuen Jaume Ponsarnauren taldeak, baina ezin izan zuen partida irabazi eta beheko postuetan dauden taldeak esnatzen hasi dira. Azken partidetako erritmoari eusten ez badio, arazoak izango ditu GBCk.

Iberostar Tenerife izango da gipuzkoarren hurrengo aurkaria, ondoren Valentzia hartuko dute etxean eta Fuenlabradan jokatuko dute ligako 14. jardunaldian.