Gipuzkoa Basket
80-67
Euskal derbia irabazi du GBCk, Bilbao Basketen aurka
Erredakzioa
Partida borobila egin dute donostiarrek Endesa Ligako laugarrenari nagusitasunez irabazteko. Sito Alonso Illunbeko kantxara itzuli da.
Gipuzkoa Basketen hirugarren garaipena Bilbao Basketen aurkako derbian heldu da. Nagusitasunez irabazi du, gainera. Taquan Deanek, 21ko balorazio eta 5 hirukorekin, neurketako protagonista izango da.
Sito Alonso etxera itzuli da, oraingoan bilbotarren aulkian. Bere taldeak ez du eskatutako erritmoa izan, eta Donostiako aurkariak Mumbru ez egotea eta Hervelen arazoak ondo aprovetxatu ditu.
Hasieratik, Gipuzkoa Basket gogotsu irten da kantxara. Bilbao Basket ez da atzeko harresia apurtzeko gai izan. Jared Jordan ondo aritu da saskiratzeetan eta asistentzietan.
Bilbao Basket onena bigarren zatian agertu da, aldea bederatzi puntura gutxitzeko (51-40), Todorvic, Marco eta Dejanen lanari esker.
Hala ere, GBCk ez du berdintasuna nahi izan, eta hasierako gidoia berrezarri du, 20 puntuko aldea berreskuratuz, eta Illunberi amaiera lasaia eskainiz.
FITXA TEKNIKOA
Gipuzkoa Basket: Jordan (15), Dean (19), Dani Díez (16), Hanley (7), Doblas (8) -hasierako boskotea- Franch (5), Jordi Grimau (3), Motos, Iarochevitch (5), Olaizola (2), Oroz.
Bilbao Basket: Raúl López (6), Colom (16), Andjusic (11), Willians (6), Marco Todorovic (12)- hasierako boskotea- Bertrans, Germán Gabriel, Borg (2), Wragge (8), Dejan Todorovic (6), Hervelle.
Partzialak: 25-16, 23-16, 16-20 eta 16-15.