Itxi

Gipuzkoa Basket

Derbia

Ponsarnau, sentsazio onekin Baskoniaren aurkako norgehiagokari begira

ERREDAKZIOA

Gipuzkoa Basketeko entrenatzaileak kalitate handiko taldea espero du Gasteizen.  

  • Jaime Ponsarnau, Gipuzkoa Basketeko entrenatzailea. Argazkia: EFE

Jaume Ponsarnauk Gipuzkoa Basketeko entrenatzaileak “sentsazio onak” ditu Laboral Kutxak eta bere taldeak larunbatean elkarren aurka jokatuko duten partidari begira. Izan ere, azken jardunaldian ligako lehen garaipena lortu zuten Ponsarnauren mutilek.

Ostegun honetan talde gipuzkoarreko entrenatzaileak adierazi duenez, kalitate handiko taldea espero du Gazteizen, nahiz eta Gasteizko taldeak ez duen oraindik erabateko egonkortasunik lortu jokoan.

“Erasoa asko lantzen dute, norbanako jokoa eta bi biren aurkakoa indartzeko. Gainera, beraien indargunea hiruko lerroa da”, adierazi du Ponsarnauk Donostian.

Euskal derbia zuzenean izango da ikusgai larunbatean, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus atarian.