Itxi

Gipuzkoa Basket

Endesa Liga

Gipuzkoa Basketen hirugarren porrota, Obradoiroren aurka

Mikel Dominguez | eitb.eus

Rio Natura Monbus Obradoiroren kontra ere galdu dute donostiarrek, Santiagon (85-69), eta oraindik ez dute irabazi, Endesa Ligako hiru partida jokatuta.

1:14

Gipuzkoa Basketek ez du oraindik garaipenik eskuratu Endesa Ligan, hiru partida jokatuta. Donostiarrek ez dute neurketa ona egin, Obradoiroren kantxa zailean (85-69).

Nahiko berdinduta hasi da norgehiagoka, Gipuzkoa Basket partida zuzenena egiten ari zela. Zailtasunak egon arren, gipuzkoarrek jaurtiketa asko egin dituzte kanpotik.

Taquan Deanek lehenengo laurdenean 10 puntu egin dituen bitartean, Rio Natura Monbusen zazpi jokalarik lortu dute punturen bat. Galiziarrak aurretik jarri dira lehenengo laurdenaren azken momentuan (20-19).

Bigarren laurdenean, Deanek jarraiu du Gipuzkoa Basketeko saskiratzailea izaten, eta gainontzeko jokalariek ez dute lagundu puntuak eskuratzen. Ezinean barruko jokoan eta arazoekin defentsan, donostiarrek baloi gehiegi galdu dute.

Obradoirok oreka handiagoa erakutsi du, eta pibot aurkariekin arazoak izan arren, bigarren laurdeneko jokoan nagusi izan dira, eroso agintzen. Gipuzkoa Basketeko gabeziak aprobetxatu ditu, atsedenaldian 10 puntu aurretik heltzeko (46-36).

Ezer ez da hobetu hirugarren laurdenean, eta markagailuko aldea txikiegia izan da (60-54). Jokoan, bi taldeen arteko diferentzia, markagailuko 6 puntuak baino handiagoa izan da. Obradoiro eraginkor aritu da hiruko marratik.

Putuen lana gaizki banduta (Deanen 17 puntu, Hanleyren 13 eta Grimauren 12), eta erdipurdiko Doblas batekin, Gipuzkoa Basketek aurkariarengandik urrun bukatu du partida Fontes do Sarren, oraindik Endesa Ligan irabazi gabe.

FITXA TEKNIKOA

Rio Natura Monbus Obradoiro: Rafa Freire Luz (2), Pavel Pumprla (6), Alberto Corbacho (13), Maxi Kleber (15), Juanjo Triguero (6) -hasierako boskotea-, Daniel Miller (1), Adam Waczynski (11), Fran Cárdenas (-), Pepe Pozas (9), Jesús Chagoyen (6) eta Keaton Nankivil (16).

Gipuzkoa Basket: Jared Jordan (-), Jordi Grimau (12), Taquan Dean (17), Will Hanley (13), David Doblas (9) -hasierako boskotea-, Mikel Motos (1), Goran Huskic (-), Julen Olaizola (3), Josep Franch (6) eta Dani Díez (8).

Partzialak: 20-19, 26-17, 14-18 y 25-15.