Itxi

Gipuzkoa Basket

Jaitsiera postuetatik gertu

Gipuzkoa Basket, ACB-ko bigarren defentsarik txarrena

ERREDAKZIOA

Jokoaren bi aurpegiak ditu presente talde arabarrak. Alde batetik, 181 puntu sartu dizkiete 80 minututan, eta bestetik, eraso indartsua daukate.

  • Jared Jordanen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Liga Endesan jokatutako bi jardunaldietan galdu egin du Gipuzkoa Basketek. Beraz, jaitsiera postuetatik gero eta gertuago dago taldea, eta hori gutxi balitz,  ligako bigarren defentsarik txarrena dutela eman da jakitera.

Talde gipuzkoarrak jokoan hobetzeko beharra sentitzen du, orain arte jokatutako 80 minututan 181 puntu jaso baititu. Bi partidak 15 puntu inguruko desberdintasunarekin galdu ondoren, Estudiantesen eta Real Madrilen aurka.

Dena den, Gipuzkoa Basketek txanponaren beste aurpegia ikustea ere badu, eraso indartsua baitauka taldeak; Taquan Dean, Dani Díez eta Will Hanley bezalako jokalariek maila ona aurkeztu dute eta.

Jared Jordan esaterako, jardunaldiko nabarmenduetakoen artean izan da, Real Madrilen aurka jokatutako partidan eman zituen zortzi asistentziengatik. Onenen artean hirugarrena, eta beraz, ACB-ko pasatzaileen elitearen artean aurki dezakeguna.