Gipuzkoa Basket
Joko-antolatzailea
Josep Franch, GBCko jokalari berria
Erredakzioa
23 urte ditu, eta bost denboraldi daramatza Endesa Ligan. Joventuten, UCAM Murtzian eta Cajasolen jokatu du.
-
Josep Franch. Argazkia: www.gipuzkoabasket.com
Josep Franch joko-antolatzaileak Gipuzkoa Basketen jokatuko du hurrengo denboraldian, talde gipuzkoarrak jakinarazi duenez.
23 urte ditu, eta bost denboraldi daramatza Endesa Ligan. Joventuten, UCAM Murtzian eta Cajasolen jokatu du. Joventuten lehen taldean bi denboraldi eman eta gero, Murtziara joan zen eta Cajasol izan da jokalari gaztearen azken taldea Donostiara heldu aurretik.
20 urtez azpiko Eurobasketean urrezko domina lortu zuen Espainiako selekzioarekin.