Gipuzkoa Basket
Adierazpenak
Sito Alonsok ez duela GBCn jarraituko baieztatu du
Erredakzioa
Hiru urte eman ditu Donostian, baina agur esateko unea iritsi dela uste du Alonsok. Baskoniari buruz ere mintzatu da.
Sito Alonsok ez duela GBCn jarraituko baieztatu du. Hiru urte eman ditu Donostian, baina agur esateko unea iritsi dela uste du Alonsok.
Prentsaurreko batean eman du Alonsok bere erabakiaren berri. Donostian buruan zituen helburu guztiak lortu dituela adierazi du, eta arlo personalean zein profesionalean asko ikasi duela.
Larunbatean Alvaro Bilbao Gipuzkoa Basketeko presidenteari deitu, eta ez zuela jarraituko aurreratu zion.