Gipuzkoa Basket
Endesa Liga
Gipuzkoa Basket azken minutuetan gailendu zaio Rio Naturari
Erredakzioa
Sito Alonsoren taldeak hobera egin du minutuek aurrera egin ahala, eta 72 eta 76 irabazi dute.
-
Neto, partidako jokaldi batean. Efe.
Gipuzkoa Basketek Rio Natura Monbusi irabazi dio (72-76) Fontes do Sar kantxan, Santiagon, partida orekatua jokatuta. Neurketa azken minutuetan erabaki da.
Partida berdinduta hasi da, eta horrela eutsi diote bi taldeek lehen 10 minutuen amaiera arte. 14na bukatu da lehen laurdena.
Bigarrenean gauzak ez dira asko aldatu. Bai talde bata eta bai bestea hobeto aritu dira, baina atsedenaldira Sito Alonsoren jokalariak joan dira aurretik, bi puntuko aldeaz (32-34).
Atsedenalditik bueltan, donostiarrek kanpoko jaurtiketa baliatu eta partidako abantailarik handiena lortu dute, (39-47) 24. minutuan.
Azken laurdenean, Gipuzkoa Basket gehiago izan da, eta partidaren kontrola hartu du. Azkenean, 72 eta 76, donostiarren alde.
Fitxa teknikoa:
72- Blusens Monbus (14+18+21+19): Rafa Freire Luz (4), Alberto Corbacho (9), Pavel Pumprla (3), Mario Delas (12), Kaspars Berzins (6) -hasierako bostekoa-, Durand Scott (-), Ben Dewar (2), Albert Homs (-), Vasilis Xanthopoulos (8), Travis Peterson (9) eta Ricardo Guillén (19).
76- Gipuzcoa Basket (14+20+20+22): Raulzinho Neto (14), Charles Ramsdell (16), David Doblas (9), Jason Robinson (15), Jon Cortaberría (8) -hasierako bostekoa-, Will Hanley (2), Goran Huskic (-), Javi Salgado (12) eta Julen Olaizola (-).