Itxi

Gipuzkoa Basket

Liga

Hilabete erabakigarria GBCrentzat

Erredakzioa

Hurrengo lau partidetatik hiru etxean jokatuko ditu, eta egoera bideratzeko hiru garaipen beharko ditu.

  • Sito Alonso, GBCko teknikaria. Argazkia: EFE

    Sito Alonso, GBCko teknikaria. Argazkia: EFE

Gipuzkoa Basketek hilabete erabakigarria dauka aurretik. Hurrengo lau partidetatik hiru etxean jokatuko ditu, eta, beraz, gora egin dezake Endesa Ligako sailkapen nagusian.

Hurrengo bi partidetan Bartzelona eta UCAM Murtzia hartuko ditu Donostian, ondoren Rio Naturari egingo dio bisita, eta laugarren norgehiagokan Iberostar Teneriferekin neurtuko ditu indarrak, berriro ere etxean. Egoera bideratzeko, hiru garaipen behar dituzte.

Jason Robinson sasoi onean dago, eta Raul Neto bueltan da; beraz, Sito Alonsok zuzentzen duen taldea itxaropentsu dago.