Gipuzkoa Basket
Joventuten aurka
Playoffak helburu
Erredakzioa
Baja ugari ditu GBCk, baina baikor da eta irudirik onena eskaini nahi du, horrela Unicajaren aurka jasotako porrot mingarria atzean uzteko (81-55).
-
David Doblas, arxiboko irudia. Argazkia: EFE
Gipuzkoa Basketek Fiatc Joventutekin neurtuko ditu indarrak igande honetan, Badalonako Olimpicen (12:30ean). Aurkari zuzena da Joventut, eta gipuzkoarrek garaipena dute helburu playoffetarako txartela lortzeko.
Baja ugari ditu GBCk, baina baikor da eta irudirik onena eskaini nahi du, horrela Unicajaren aurka jasotako porrot mingarria atzean uzteko (81-55).
Winchester, Motos eta, seguruaski, Raul Neto baja izango dira. Gipuzkoa Basket 12. postuan dago 9 garaipen eta hamahiru porrotekin, eta Joventut, bestalde, hamargarren 10 garaipen eta 12 porrotekin.