Itxi

Gipuzkoa Basket

Endesa Liga

Unicajari irabazi eta gora begiratu nahi du Guipuzkoa Basketek

Erredakzioa

Donostiarrek lehen itzuliko talde sendoa izatera itzuli nahi dute, iragan astean sei porroteko bolada txarrari amaiera eman ostean.

  • David Doblas sasoi betean da. Efe.

    David Doblas sasoi betean da. Efe.

Gipuzkoa Basketek ez dio gora begiratzeari utzi nahi, 2014. urtean bi garaipen bakarrik lortu dituen arren. Baina asteburu honetan erronka zaila dauka, play offen bideari eusteko helburuan: Unicajari Malagan irabaztea (igandean, 18:00etan).

Iragan asteburuan Bruixa D'Oren aurka lortutako garaipenak presioa kendu die Sito Alonsoren gizonei, sei porroteko bolada txarrari amaiera emanda. Orain, donostiarrek lehen itzuliko talde indartsua izatera bueltatu nahi dute.

Gipuzkoa Basket lehiaketako defentsarik onena dauka, baloi gutxien galtzen duen taldea izateaz gain. Hori gutxi balitz, David Doblas sasoi betean dago; kantabriarra da, hain zuzen, Endesa Ligako jokalari onenetariko bat.