Gipuzkoa Basket
Endesa Liga
Bolada txarrari bukaera eman dio Gipuzkoa Basketek
Erredakzioa
Berriz irabazi du Gipuzkoa Basketek, Manresaren aurka Illunben (73-65), eta Endesa Ligako beredatzigarren garaipena eskuratu du.
Gipuzkoa Basket aurkaria baino nagusiagoa izan zen neurketaren momentu ia guztietan, eta Manresa hasieran baino ez zen egon aurretik. Partida berdintsu hasi zuten bi taldeek markagailuan, lehenengo laurdenaren bukaerara arte (19-20). Kanpoko taldeak gogor hasi zuen, erritmo handiarekin, GBC aurretik eramateko asmoz. Doblas izan zen partidako onena (19 puntu eta 27ko balorazioa), eta Ramsdell ere ondo aritu zen hasieran. Laugarren laurdenean kantxa utzi behar izan zuen, belaunean jasotako kolpe batengatik.
Bigarren laurdenera arte Gipuzkoa Basketek ezin izan zuen ihes egin. 8 puntu goitik jarri zen Gipuzkoa Basket, eta aurkaria ezin puntuak lortu aritu zen lehenengo zatian. Gipuzkoa Basketen presioak bilatutako emaitza ekarri zion, eta 17-10eko partzialaren ostean, markagailua irauli eta 6 goitik joan ziren atsedenaldira, atutako 11 hirukoetatik bat ere ez sartu arren.
Partidako lehenengo hirukoa Manresak sartu zuen, 40na berdintzeko markagailua. Ramsdellek sartu zuen etxekoen lehenengo hirukoa. Momentu horiek aprobetxatuta, eta defentsan egindako lan bikainari esker, tartea ireki zuten Sito Alonsoren mutilek.
Gipuzkoa Basketek hobeto jokatu zuen partida osoan zehar. Porroten bolada txarrean murgilduta egon arren, Manresa baino bi garaipen gehiagorekin heldu zen GBC neurketara, eta bien arteko aldea nabaria izan zen. Laugarren laurdenean itxi zuten norgehiagoka etxekoek. 13 puntu goitik egotera ere heldu ziren, eta azkenean, garaipen bat oparitu zieten zaleei (73-65), Endesa Ligako beredatzigarrena.
FITXA TEKNIKOA
Gipuzkoa Basket: Salgado (6), Winchester (13), Robinson (11), Ramsdell (14), Doblas (19)- hasierako boskotea- Motos, Hanley (4), Cortaberria (6), Assalit.
Bruixa D' Or: Hernández (13), Eriksson (5), Kouguere (2), Monroe (13), Arteaga (12) -hasierako boskotea - Giannopoulos (11), Joan Creus, Aselin, Ljubicic (7), Arco, Goodridge (2), Larsen.